ITURMENDI, BURUNDAKO BIHOTZEAN

Iturmendi, Nafarroako Barranka-Burunda (Sakana) zonaldeko herri esanguratsuenetakoa da. Kale zabal eta plaza txiki ugarien egitura mantentzen du, jauretxe handien armarri eta teilatu-hegal dotoreak nabarmenduz.

Herriko goialdean, XVIII mendeko eliza bereizten da , bere dorre apaindu eta barruan barroko-rococo pintura eta erretaula dituelarik. Nafarroako bataiarri erromaniko honenetako bat gordetzen du bere barnean, jatorriz Aitzaga baselizakoa, Aitzaga baseliza, izen bereko erdi aroko herri despopulatuaren eliza izanik.

Bere kale eta plazetan barna ibiltzeak, balkoiak, armarriak eta lore apainketak miretsiz, non bizilagunak ahalegin guztiz dekoratzen dituzte euren fatxadak, plazer bat da.

Proposatutako bisitaldietako bat, herrian barna ibilbidea, bere etxebizitzen historia eta hauekin zerikusia duten ogibideak eta beste motatako alderdi artistiko eta kulturalak esplikatuz da.

Aipatu beharra dago, Iturmendik duen kokaleku ona:

Bai Iruña baita Gasteiztik ere 45 Km-tara, Bilbotik 110Km-tara, Lizarratik 35 Km-tara eta Donostiatik 80 Km-tara aurkitzen da. Hegoaldean Urbasa eta iparraldean Aralar mendilerro ikaragarriaz inguratuta, ekialdean San Donato mendi harkaiztsu itzela duelarik eta mendebaldean Aitzgorri eta Aratz mendiak daudelarik.



Iturmendik bere festa eta tradizio anitzak mantentzen ditu.

Urtea, Urteberri tradizioarekin hasten da, non herriko gazteak etxez-etxe doaz eskari, urte berriarekin zerikusia duten euskal bertsoak kantatuz. Beste tradizio interesgarrietako bat Santa Ageda da, zeinean “kintoek” musika eta festarekin alaitzen dituzte herriko kaleak. Eguberrietan Olentzero eta Errege Kabalgata ospatzen dira. Bestetik, inauteriak ere ospatzen dira herrian.

“Mayo-Maiatza” izeneko festa izango da beharbada gertakari interesgarrienetako bat. Festa hau, maiatzaren 1ean ospatzen da eta 20 metrotako pago bat herriko plazaren erdian goratzean datza. Herri guztiak parte hartzen du, “Kintoen” protagonismoarekin. Aspaldiko tradizio honekin, oroitarazi nahi da naturaren berrikuntza, ugalkortasuna edo beharbada Urbasara abereak igotzeko ohitura.

Herriko festak, uztailaren 16an dira, Santa Marina baselizara uztailak 18ko erromeria barne.

Herritik 500 metrotara dagoen Aitzagako baseliza erromanikoan festa ospatzen da abuztuak 15ean. “Pilara” eta “San Pedro” izeneko beste bi baseliza mantentzen dira.

San Miguel herriko patroiaren festa ospatzen da, hurbilen dagoen asteburuan.



Iturmendin hainbat ekintza ezberdin egin daitezke:

Alde batetik, herri erdian dagoen frontoian kirola egin daiteke.

Bestetik, naturarekin zerikusia duten jarduerak ugari dira, haritz eta pago baso zabalak baititugu: Oinez eta bizikletaz ibilbide ezberdinak, basa fruitu eta perretxiko bilketa, “Calzada de Herradura” izeneko galtzadatan ibilbibe kulturalak, zuhaitz ezberdin eta bereziei bisita,…

Baita ere, ala delta eta parapente zaledunek, Santa Marina baseliza inguruak erabiltzen dituzte beraien jauziak egiteko.

Iturmendik, fatxada bereziko irin errota mantentzen du; bere zelaiak Burunda ibaiak zeharkatzen ditu, bi presatan atxikitzen delarik. Presa hauetako bat, “Molino de Bakaiku” izena dauka, txirrista moduan eraikia dago eta igerileku moduan erabilia izan da, baita arrantza egiteko eta kanoan ibiltzeko ere.

Zerbitzuei dagokionez, bi denda, Aritzaga eta Aitzkozar izeneko bi kultur-gastronomi-kirol elkarte, eskola publikoa, frontoia,... ditu.

Ugariak dira udan zehar inguruko herrien festak eta erromeriak, nabarmenduz Altsasuko Inauteriak eta Santa Ageda festa.

Iturmendi y su entorno
Iturmendi y su entorno
Iturmendi y su entorno
Iturmendi y su entorno
Iturmendi y su entorno
Iturmendi y su entorno
Iturmendi y su entorno
Iturmendi y su entorno
Iturmendi y su entorno
Iturmendi y su entorno
Iturmendi y su entorno
Iturmendi y su entorno
Iturmendi y su entorno
Iturmendi y su entorno
Iturmendi y su entorno
Iturmendi y su entorno
Iturmendi y su entorno
Iturmendi y su entorno
Iturmendi y su entorno

Desarrollo web Aldor Internet