eu | es


MUGAIPE, aisialdirako enpresa bat da, erabiltzaileei beharrezko materiala eskuratzen dietena eta tituludun monitore talde batez inguratuta dagoena; horrez gain, edonolako aktibitateak egiteko beharrezkoak diren ezagupenak eskaintzen dituena.

Talde ezberdinetarako jarduera - programa zabal bat eskaintzen du urte osoan zehar; programa hauek, egun bakarretik egun anitzera izan daitezke, azken honetan alojamendua, janaria eta aurrerago aipatutako aktibitateak sartzen direlarik. Proiektu honen ezaugarri nagusia, pertsona guztien aisialdia da; helduena, gazteena, baita haurrena ere, adin guztietako nahiz gustu ezberdinetako pertsonena. Bakoitzaren denbora librea antolatzea oso garrantzitsua da, gutaz gozatzen jakiteko, geure burua nahiz ditugun baliabideak zeintzuk diren ezagutzeko... horregatik MUGAIPEK denbora hori aprobetxatzeko modu zabal eta dibertigarri bat eskaintzen du bai euskaraz bai erdaraz.

 

Bestalde, ezinbestekoa da enpresak bere baitan dituen beste xede batzuk azaltzea. Euskal Herri guztitik sortzen dituen kanpamentuez gain, aurretik aipatutako beste hainbat talde bereganatzen ditu MUGAIPEK, adin guztietan pentsatutako bestelako aktibitateak prestatzen dituelarik.

KANPIN ezberdinetan, adiskide berriak egin, natura hauteman eta gozatu, ondo pasatu, ingurune berriak ezagutu eta kirol jarduerak estimulatu.

HIRUGARREN ADINAREKIN edota beraien ZENTROETAN, lagunarte berriak egitea, natura ezagutzea, ondo pasatzea edota giharrak estimulatzea ditu helburutzat.

IKASTOLA, ESKOLA edota ELKARTEETAN, euskara sustatu, natura ezagutu eta errespetatu, ikasten edota jolasten ondo pasatu, ingurune berriak ezagutu, adiskide berriak egin, kirol jarduerak sustatu baita elkarbizitzen ikasi ere.

Proiektu honen helburu nagusienetako bat, egiten ari den jardueraren nahiz adinaren arabera aldatzen da.