eu | es


Kokapena

MUGAIPEK Etxarri Aranazko kanpinean eta inguruetan oinarrizko kokapena duen arren, Euskal Herri guztitik mugitzeko aukera ere ematen digu. Horrela izanik, kanpaldiak edota bestelako aktibitateak, gure ingurunea eta bertako txoko politenak ezagutzeko antolatuak daude.

Gainera, talde ezberdinetarako jarduera - programa zabal bat eskaintzen du urte osoan zehar, udan nola neguan; programa hauek, egun bakarrekoak edota anitzekoak izan daitezke, azken honetan alojamendua, janaria eta jarduera ezberdinak barne direlarik.