eu | es


Giza Baliabideak | Lan Esperientzia | Bere Agindupean


Proiektuaren azken atal honetan, MUGAIPEREN atzean dagoen pertsona aurkeztea eskaintzen dizuet, baita jarduerak egiteko begiraleen perfila ere, eta nola ez, begirale horiek bete beharrezko ezinbesteko funtzioak: biezkortasuna helarazi, komunikazioa indartu eta jarduerak koordinatu, funtzioak definitu nahiz paper ezberdinak banatu baita segurtasuna eskaini ere.

Begiraleen ahalmen funtzionala helaraztea ezinbesteko beahrtzar hartuz; zera,
· Partehartzaile guztien ideiak aurrera eramatea posible izango den giro bat sortzea.
· Talde bat animatzen eta egituratzen jakitea.
· Kide bakoitzak taldearen barruan txoko bat eduki dezan konfiantzazko eta sostenguzko klima bat sortzea.
· Arazoak era positibo eta eraikitzaile batetan konpontzea.
· Zerbait egitea behartu edo inposatu aurretik, azaltzen jakitea.

Honetaz gain, aipatzekoa da, enpresak eskura daukan material tekniko eta profesional guztia erabiltzeko aukera izango dutela bezeroek, horrela, bisita guztiak kalitate bermatasun eta segurtasun maximoa izan dezaten.

Aintzane Garziandia, enpresaren buru, Etxarri Aranatzen bizi da, eta Gaistezko Koldo Mitxelena institutoan Heziketa Zikloko goi maila ikasi du. Honetaz gain, 2004. urtean, Lurberri institutoan, aisialdiko begirale eta zuzendari tituluak eskuratu zituen, honen praktikak Etxarriko kanpinean "Troska" izeneko enpresa batekin burutu zituelarik. Halaber, sorosle tituluaren jabe ere bada.