Bi solairutan banatutako 240m2-ko etxebizitza, 10-12 pertsonentzako egokia da eta irisgarritasun ona du. Lehenengo solairuan, sutondo ondoan zabaldutako sukalde-jangela-egongela eroso eta bateratua dago, hala nola komun bat eta bi logela bikoitz. Bigarren solairuan gainontzeko 3 logela bikoitzak, irakurketa edo relax gune bat eta bailara honek eskaintzen dituen paisaia paregabeen erakusleiho den terraza daude. Etxebizitza guztian zehar berogailua dago.

Sukalde, jangela eta egongelak espazio bateratu atsegin bat osatzen dute, eta beharrezko gailu eta tresna guztiak daude; bai sukaldean (bitrozeramika, labea, mikrouhinak, ontzi-garbigailua, arropa-garbigailua, kafetera, hala nola mahai-zapi, esku-oihal eta bestelako lentzeria), bai egongelan (sofa erosoak, telebista, dvd-a edota musika aparatua).

Erburu II etxebizitzan 5 logela bikoitz daude, bakoitza bere telebista eta dutxadun komunarekin, baina horietako bitan ohe gehigarri moduan erabil daitezkeen besaulkiak daude. Era berean logelak guztiz horniturik daude: izarak, toailak, ile-lehorgailuak...


Argazkiak klikatu haundiagoak ikusteko

casa rural ERBURU landa etxea · portuko kalea · 31810 URDIAIN · Tel. 948 460 409 / 606 942 951 / 615 547 297 · www.casaruralerburu.com · casaruralerburu@gmail.com