Zerbitzuak
Aldor Internet-en asmoa beharrak aztertu ondoren bezero bakoitzari egokitutako zerbitzua ematea bada ere, bost ardatz nagusitan bil daitezke zerbitzu horiek:
- Presentziazko Web Zerbitzua
Enpresa txiki eta ertainei zuzendutakoa. Ahalik eta modu errazenean baina arlo horretan sor daitezkeen behar guztiei erantzunez enpresa bat interneten agertzeko beharrezko zerbitzu guztiak barne hartzen ditu. Info +
- Web diseinua eta programazioa
Zure enpresaren beharrei eta lortu nahi duzun helburuari egokitutako web orrialde edo soluzioak sortzen ditugu. Helburu hori lor daitekeen aztertzen dugu, baita lortzeko dauden aukera guztiak ere. Lehiakideen azterketa egin eta aurrekontua egiten dugu inolako konpromisorik gabe.
Web orrialdea baldin baduzu, Aldor Internet-ek horren mantentze eta hobetzerako zerbitzuak eskaintzen dizkizu, bai edukiak eransteko bai diseinua edo programazioa hobetzeko.
Zure web orrialdeari eransteko hainbat programazio-modulu ditugu. Horien bidez bezeroei hainbat zerbitzu eskaini ahal izanen diezu eta baita Internet arloko zerbitzuak areagotu ere. Aldor Internet-ek web orrialdeari eransteko ondoko programazio-moduluak eskaintzen dizkizu:
- Intranet
- Produktu katalogoa
- Eskaeren kudeaketa
- Txartel bidezko ordainketa
- Bezeroentzako eremu mugatua
- Foroak
- Dokumentu ohola
- Galdetegi eta datu-orriak
- Flash erako diseinu eta planoak
- Argazki galeria
- ...
Modulu horiek guztiez gain, behar duzun edozein motatako programazio pertsonalizatua ere egiten dugu.
- Domeinuak eta posta elektronikoa
Domeinuak kontratatzea eta posta elektronikoko kontuak sortzea.
- Konfigurazio eta mantentzea
Posta elektroniko edo domeinuak konfiguratu eta mantentzea.
- Orrialdeen mantentze eta programazioa
Zure web orrialdearen diseinu, eduki eta programazioan aldaketa eta hobekuntzak egitea.
Web orrialdearen diseinu, eduki eta programazioan aldaketak egiteko (bai Aldor Internet-ek bai beste enpresa batek) bonoak ditugu. Horrela, bezeroak uneoro izanen du web orrialdea aldatzeak duen kostuaren berri. Bonoa bukatzear denean Aldor Internet-ek bezeroari jakinaraziko dio zenbat denbora gelditzen zaion. Prezioak