Helburuak

Aldor Internet-en helburua enpresa bakoitzari beharren araberako zerbitzua ematea da.

Beharrak zein diren jakiteko enpresari buruzko azterketa -bere lehia eta sektorea Internet arloan- egiten dugu. Informazioa aztertuta Aldor Internet-ek enpresa bakoitzari egokitutako proposamena egiten du.

Aldor Internet-ek ez du egitasmorik egiten bezeroak onurarik lortuko ez duela uste badu, egitasmoen errentagarritasuna baita guretzat garrantzitsuena egun eta etorkizunean bezeroa gogobetetzeko.

Aldor Internet-en badakigu web orrialdea izateak dakarrenari buruz ezjakintasun handia dagoela; horregatik, gure helburu nagusia proposatzen dizugun egitasmoa eta eskainiko dizun onura ulertaraztea da. Horrela, negozioari zer ekarri dion jakinen duzu egitasmoari ekitea erabakitzen baduzu.