español | français | english
milagro    
 

torreGure etxea Milagro herrian aurkitzen da, Nafar Erriberan zuzenki. Herriak, Nafarroa berak bezalexe, zonalde aski ezberdinak elkartzen ditu: inguru berdeak eta inguru lehorrak, mendiko aldea eta ibai ertzeko baratza emankorrak… paisaia nabarra osatuz.





Cueva de los MorosMilagroren garapena ederki nabaria da "cueva de los moros" talaian kokatu ezkero. Gaztelu zaharraren babesean aintzinako kobazuloak etxebizitxak bihurtu ziren Aragoi ibaiaren ertzetara urbilduz gaur egungo Milagrora heldu arte.


torreHerriak, beraz, alde zahar interesgarria eta zerbitzu publikoak eskaintzen dizkigu: kiroldegia, parkeak, Osasun-zentroa, liburutegi eta Kultur-etxea, jantoki eta taberna ugari eta igerilekua (etxetik 100 metrotara).


Presa en el río AragónAragoi ibaia ardatza hartuz, ibilaldiak paregabeak dira. Beste izkututako toki artean aipa ditzakegu presa eta uhobia (herriko hitzetan "el hormiguero" -inurritegia- izendua).


Baina, inongo dudarik gabe, gure jendearen izakera hemen aurkituko duzuen altxorrik preziatuena da, Nafarroako Erribera alaitasunez, harremanetan sartzeko erreztasunaz, zintzotasunaz… aberatsa bait da.



MIRALRIO LANDA ETXEA · Dos de Mayo, 17 · 31320 Milagro (Nafarroa) · Tel. 948 844 277 - 661 804 168 · casamiralrio@hotmail.com
Desarrollo web Aldor Internet