Gebremariam eta Kidanek errez gainditu zuten gizonezko eta emakumezko kategorietan
Gebremariam eta Kidane errez gaiditu zuten gizonezko eta emakumezkoetan Hiru Herri Krosean
Rafael Maritxalar eta Ana Casares, biek 9. posizioan amaitu zutenak, nafarrak hoberenak ziren. Gureen artean Pitxi zen hoberena beterano mailan.
17. Hiru herri Krosa- Nafarroako Foru Komunitatearen Torneoa espro zen bezala amaitu zen. Gebremariamek eta Kidanek, etiopiarrak, aurkaririk gabe gainditu zuten gizonezko eta emakumezkoen kategorian. Ez Eliseo Martinek, ez Zulema Fuentes Pilak, bigarren postuetan bukatu zirenak, ez zuten aukerarik garaipena lortzeko. Etiopiar senar emazteak hasieratik hartu zuen lasterketaren kontrola, argi zegoen, munduko krosaren gailurrean daude. Munduko hoberenetarikoak dira eta honela erakusten zuten. Benetan ikusgarria zen, ikuskariek ikusi ahal zuten estilo bikaina, oinkada luzeak eta esfortzurik gabe ematen zuen, atzekaldetik zetorrenek ezin jarraitu.