Dantzaleku Sakana Atletismo Kluba.: castellano :.
Dantzaleku Sakana

BERRIAK


I. RAZESA DUATLOI SARI NAGUSIA ALTSASU 

 

I. RAZESA DUATLOI SARI NAGUSIA ALTSASU

Altsasuko Duatloiaren izen ematea ireki da. Maiatzaren 15ean izango da, larunbateko arratsaldean. Euskal Herriko zirkuiturako puntuagarria izango da, baita Nafarroako zirkuiturako ere; eta gainera Duatloi Sprint Nafarroako Txapelketa Izango da.
Distantziak 5-22-2.5 km. izango dira.
Izen ematea  www.navarratriatlon.com  orrian.

 

 

ALTSASUKO I. DUATLOIA

Nafarroako I. Txapelketa Sprint Distantzian

 

2010eko maiatzaren 15a, 16:30ean

Altsasu (Nafarroa)

 PROBAREN AZALPENA

 Distantziak:  5 km / 22 km / 2,5 km

 

Irteera-ordua: 16: 30

 1. sektorea (5 km-ko oinezko lasterketa): Foruen plazatik irten eta eskuinerantz biratu, eta Ferial kalearen amaieran ezkerrera hartu. Ferial kalearen kale paralelotik igo eta eskuinerantz biratu, Santa Cruz kalera iritsi arte. Aipatu kalean, ezkerrera hartu eta bertan ezkerrera egin Soldaubide kalearen amaierara iristeko. Ondoren, ezkerrera hartu eta Amandrea kaletik jarraitu kanposantuaren parera iritsi arte. Bertan, 180 º-ko biraketa egin eta berriro jaitsi kalearen bukaeraraino. Kale honetatik ezkerrera hartu eta kale paralelotik jarraitu ikastolara (Txioka) iritsi arte. Amandrea kalean errotondaraino joan eta handik San Pedroko Bidea kalean 400 bat metro egin (Germanaren aldapara iritsi arte). Ondoren, 180º-ko bira eman pibote bati, berriz 400 metroak egin eta Zubeztia kaletik jarraitu kalearen amaieraraino. Ezkerrera hartu, Gartzia Ximenez kalera iritsi eta plazan sartu. Ibilbide honek 2,5 km ditu eta bi aldiz egingo da 5 kilometroak osatzeko.

Gehieneko denbora: 17:00 (30’)

 

2. Sektorea (23 km-ko lasterketa bizikletan) Boxeetan (Iortia kultur zentroaren aurrean) bizikleta hartu, Erkuden kaletik jaitsi eta eskuinera hartu, Gartzia Ximenez kalera iristeko. Ondoren, tren-geralekutik eta Beheko Benta kaletik jaitsi, NA-2410 errepidearen bidegurutzeraino iristeko. NA-2410 errepidea hartu eta Olatzagutiraino joan.    Bertan, ezkerrera hartu NA-7183 eta Altamiratik igo. Altamirako goiko aldean, bidegurutzean ezkerrera hartu eta Altamiratik jaitsi (NA-7183). Ondoren, bidegurutzean eskuinera hartu eta Altsasuko norabidea hartu, NA-2410 errepidean sartzeko. Beheko Bentako bidegurutzean, NA-2410 errepidetik jarraitu Iturmendiko norabidean, Urdiain pasatu eta bideberri beretik Iturmendi aldera jarraitu. Iturmendin, autobiako errotondan, 180 º-ko biraketa egin eta NA-2410 errepidera bueltatu Urdiaingo norabidean. Magotteaux lantegiaren pareko bidegurutzean eskuinera hartu eta autobideko sarrerarantz abiatu Urdiaingo igerilekuetako norabidean. San Pedroko zelairantz abiatu, ezkerrera hartu Altsasuko norabidean, Dantzalekuraino iristeko.   Eskuinera hartu Iñigo Aritza ikastolako norabidean eta ondoren, ezkerrera hartu Erburua kaletik. Josefina Arregi zentro psikogeriatrikoen parean dagoen bidegurutzean ezkerrera hartu eta Zelai kalea hartu (NA-8505) Altasuko herrigunearen norabidean. Gartzia Ximenez kalean eskuinera hartu, boxeetan sartu oinezkoentzako gunean bigarren trantsizioa egiteko.  

Gehieneko denbora: 18.00

 

TXIRRINDULARITZA PROBAREN PROFILA

 

3. Sektorea (2,5 km-ko oinezko lasterketa). Txirrindularitza proba amaituta, hasierako zirkuitua osatu beharko da, 2,5 kilometro egin arte, proba Foruen plazan amaitzeko. Horrela amaituko da ALTSASUKO I. DUATLOIA

 

BOXEAK:  Boxeak Iortia plazan egongo dira kokatuta, Iortia kultur zentroaren aurrean. Boxeetan sartuko da Gartzia Ximenez eta Iortia plaza lotzen duen oinezkoendako kaletik (Asensio dendako oinezkoendako kale txikia). Boxeetako irteera Erkuden kale aldera izango da, zirkulazioaren aurkako noranzkoan, Gartzia Ximenez kaleko zirkuituak hartzeko. Ikusi krokisa.

BOXEETAKO KROKISA

 

 

BOXEETAKO DISTRIBUZIOA

Boxeak 35x15 metroko azalera dute. Txirrindulak banatzen dituzten iraganbide guztiak 2 metroko zabalera. Txirrindulen arteko distantzia 0.7 m. Boxeak konpentsazioa gorde dezaten diseinatu egin dira

 EDARI ETA JANARI HORNIDURA:

 Helmuga ondoan edariak eskainiko zaizkie parte-hartzaileei. Probak helmugatik azken aldiz iragaiterakoan, laisterketa azken sektorean, edari hornidura eskeiniko zaie partehartzaileei.

Proba amaitzerakoan partehartzaile guztiak eskura izango dute, helmuga gunean, edari eta janari hornidura.  

 MATERIALAREN KONTROLA

 Proban parte hartzen duten guztiek pasatu beharko dute kontrola. Epaileek egingo dute ezarritako tokian (boxeen gune sarreran). Proba hasi baino ordubete lehenago hasiko da, proba hasi baino 15 minutu lehenago amaituko delarik.

Materialaren kontrola egin ahal izateko eta Boxeen gunera sartzeko, Federazioaren lizentzia aurkeztu beharko da edota nortasun agiria, Federazioko arduradunak aldez aurretik baimena ematen badu.

Boxeen gunea berriz irekiko da duatletak euren materiala erretiratu dezaten behin probaren azken sailkatua 2. trantsizioa  bete ondoren. 

  MAILAK

 Federazioak ezarritakoak.

 PARTE HARTZAILEAK

 Gehienez era 200 lagun onartuko dira. Hori baita boxeetan sar daitekeen gehieneko kopurua.

 Informazio orokorra: www.sakana-mank.com eta www.navarratriatlon.com

 IZEN-EMATEAK:

 FEDERATUAK: www.navarratriatlon.com Apirilaren 30etik maiatzaren 12ra arte (osteguna). Zenbatekoa: 22 euro

FEDERATU GABEAK: www.navarratriatlon.com.  Apirilaren 30etik maiatzaren 12ra arte (osteguna). Zenbatekoa: 26 euro

 Kutxa (kontu zenbakia sortu)

Izena jarri ordainketa egiterakoan eta lasterketa egunean ordainagiria aurkeztu.

Izen-ematea onartzeko ezinbestekoa da ordainketa egitea.

 

DORTSALAK HARTZEA

 Dortsalak probaren egunean, maitzaren 15ean, jasoko dira Gure Etxeako beheko solairuan, helmugaren parean kokatuta dagoen eraikinean (Foruen plaza). Dortsalak hartzeko ordutegia: goizez 10:00etatik 13:30era eta arratsaldez 14:00etatik 15:45era.

GEHIENEKO DENBORA

 Bigarren partziala amaitzeko gehieneko denbora: 18:15 (1 ordu eta 45’)

 DUTXAK

 Parte hartzaileek dutxa hartzeko aukera edukiko dute Zelandi Kirolgunean, proba amaitzean

SARIAK

            1./1º     200 € +trofeoa(G/E)

            2./2º     100 € +trofeoa(G/E)

            3./3º     50€ € +trofeoa(G/E)

 

1./1º Sub 23, juniorra, beteranoa 1, 2, 3: Trofeoa (G/E), Sakanako lehenengoa (G/E).

1. Taldea talde sailkapenean (G/E).

“Beti Gazte” saria duatleta helduenarentzat.

Proba hau puntuagarria da Nafarroako eta Euskadi-Nafarroa Zirkuitutan

 

Parte-hartzaile guztiei oroigarri bat emango zaie.

 

 

ANTOLATZAILEA

SAKANA TRIATLOI TALDEA

LAGUNTZAILEA

NAFARROAKO GOBERNUA

ALTSASUKO UDALA

SAKANAKO MANKOMUNITATEA

DANTZALEKU SAKANA

KAIKU

LASTADI, S.L.

HNOS. SAYAS MAZQUIARAN, S.L. ASEGURUAK.

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 


 
 

Laguntzaileak:

Caja Laboral Piensos Unamuno
  Dantzaleku Sakana | Erkuden, 8 | 31800 Altsasu Nafarroa | kontaktatu  
Aldor Internet aldor | internet diseinu eta web programazioa