|
ERGOIENAKO BIRA 2010/07/07
|
|
ERGOIENAKO BIRA
Iralaren 18an, 17:00etatik aurrera
Irtera eta helmuga Dorraon
Ibilbidearen luzera: 8,5 kilometro, gutxi gorabehera, hori bai, dena gora eta behera.
|
|
|
VI. AITZKOZAR HERRI KROSA 2010/05/29
|
|
Sailkapena ikusgai.
Aurten Bakaikun, maitzaren 29an. Izena eman dezakezu herrikrossaren web orrian, eta hauetako bi telefonoetan: 948 562034 eta 948 467314. Izen emateak 5€ balio du eta badago sariren bat guztientzat, baita lehendabizikoentzat ere. Begira kartela.
|
|
|
|
|
I. RAZESA DUATLOI SARI NAGUSIA ALTSASU 2010/05/15
|
|
Altsasuko Duatloiaren izen ematea ireki da. Maiatzaren 15ean izango da, larunbateko arratsaldean. Euskal Herriko zirkuiturako puntuagarria izango da, baita Nafarroako zirkuiturako ere; eta gainera Duatloi Sprint Nafarroako Txapelketa Izango da.
Distantziak 5-22-2.5 km. izango dira.
Izen ematea www.navarratriatlon.com orrian.
|
|
|
|
Xabi Aldako Ramirez aita berria da 2010/05/05
|
|
Zorionak Xabi eta Karina, Oierekin lasterketa luze, gogorra eta batezere polita hasi da. Zorte on eta zoriontsuak izan.
Hau da benetako erronka, korrika egitearena zaletasuna besterik ez da.
|
|
|
ARBIZUKO XV DUATLOIA 2010/04/25
|
|
Aurten 2010eko Nafarroako Duatloi Txapelketa absolutua izango da eta Euskal Herriko sailkapenerako puntuagarria.
|
|
|
|
Zorionak Esteban eta Idoia 2010/01/28
|
|
Jaio berriak EKAITZ du izena.
Esteban oso azkarra da, Urko gehiago, Ekaitzi atletismo pistak peraltearekin jarri beher dizkiote biurgunetan atera ez dadin.
|
|
|
|
ALTSASUKO XXVIII. KROSA 2010/01/04
|
|
Altsasuko Krosaren sailkapena. Nafarroako Kros Motzekoa eta taldakakoa Atletismo Federakuntzan.
|
|
|
ALTSASUKO XXXI. SAN SLIVESTRE 2009/12/12
|
|
Sailkapena ikusgai. Dortsala galdu zutenak ez dira agertzen baina jakin ondoren paratuko ditugu.
Argazki batzuk ere jarrita daude. Baten batek jatorrizko bertsioa nahi badu eskatu web orrian bitartez. Klikatu kontaktuan.
|
|
|
|
Marisol Ramos Leon eta Martin Fiz (biak beteranoak) Altsasun nagusitu ziren 2009/12/09
|
|
Munduko maratoi txapeldun ohiak gogortu zuen lasterketa helmugara bakarrik heldu arte.
Marisol Ramos korrikalari beteranoak emakumezko lehena izan da.
Harrigarria da, bata eta bestea beteranoak eta garaileak izatea.
Aurtengo herri lasterketa honetan inoiz baino jende gehiago parte hartu du, 206 korrikalari hain zuzen.
SAILKAPENA
|
|
|
Ione Pelaez, Maitane Txueka, Sakana Triatloi Taldea eta Gonzalo Rueda Sakanako hoberenen artean 2009/12/04
|
|
Datorren abenduaren 11n Jose Luis Arrieta, Jone Pelaez, Alberto Ongay, Maitane Txueka, Urko Berdud, Laura Claver, Gonzalo Rueda, Juli Acebes, Sakana Triatloi Taldea eta Aralar Mendi elkartea omenduko dituzte Hiriberrin.
|
|
|
|
|
Ihabar, Hiriberri, Satrustegi, Zuhatzu, Ekai eta Etxarren pasata, Gonzalo Sanz lehenengoa zen 2009/11/17
|
|
Sakanako Herri Krosak zazpi herri zeharkatzen ditu.
- Ihabar, Hiriberri, Satrustegi, Zuhatzu, Ekai eta Etxarren pasata, Gonzalo Sanz lehenengoa helmugaratu zen.
|
|
|
|
|
100 Korrikalari sakandar baino gehiago behobia lasterketan, aizetsua eta euritsua 2009/11/09
|
|
Sakanako korrikalariek ez ziren beldur 20 km.en aurrean. Betiko tatxuelak aparte (Gaintxurizketa, Mirakruz, eta batzutan Pasaiako Kaia laua eta amaiezina) ura eta aizea izan ziren protagonistak baita kazkabarra ere, Groseko ondartza hasieran jotzen zuen aizea batezere eh? Baina beti bezala lasterketa honen giroa apartakoa da, eta beti agertzen da ezagunen bat Aupa Sakana! diotena.
ZORIONAK GUZTIOI
|
|
|
|
IX. SAKANAKO HERRIKROSA 2009/11/02
|
|
SAKANAKO IX. HERRI LASTERKETA
Sakanako "Lasa Kirolak" Koparako puntuagarria
Azaroaren 15ean - 12:00etan
|
|
|
|
|
2009ko Onddo Lasterketa 2009/09/21
|
|
Altsasuko Ferietan, urriaren 17, larunbatan goizeko 12:00etan lasterketa ez konpetitiboa.
Ez daude saririk lehendabizikoarentzat ezta sailkapenik.
Kamiseta bana izango duzue. Kamiseta kalitatekoa.
Ibilbidea 7 Kmkoa, laua, berdea, basoan zehar eta hasierako partea grabillazko bidea.
Dauden sariak (txistorra, onddoak, gazta, odolkiak, txorizoa) zozketatuko dira korrikalarien artean.
Anima zaitez.
SAKANAKO ANDREAK BEREZIKI, ANIMA ZAITEZTE!
EMAKUMEAK, KIROLA ETA GEHIAGO.
|
|
|
|
2009ko Ergoienako Bira 2009/06/11
|
|
Ergoienako Udalak antolatuko duen lastekketak honako datu hauek ditu:
Eguna: irailaren 19a, 17:00etatik aurrera.
Irteera eta helmuga: Unanu (Ergoiena).
Ibilbidearen luzera: 8,5 kilometro, gutxi gorabehera.
SAILKAPENA
|
|
|
|
Altsasuko X. Milia (Sailkapena) 2009/05/21
|
|
Beste urte batzuen bezala, aurten ere, datorren maiatzaren 30ean Zumalakarregi plazan lasterketa guztiontzat, neskak, mutilak, gazteak eta helduak.
Haurrak 7:00etan eta helduak 8:00etan.
|
|
|
|
|
|
Arbizuko Duatloia (Eguna aldatu da) 2009/03/06
|
|
Apirilaren 26an, goizeko 11:00etan lasterketa hasiko da Arbizun.
8Km. korrikan (2 buelta) 32 Km. bizikletaz (2 igoera kateara) eta 4 Km. korrikan (buelta bat)
|
|
|
|
Altsasuko XXVII. Krosa 2009/02/05
|
|
Nafarroako Kros Luzeko Txapelketa
Sailkapenak
1000 argazki baino gehiago argazki galerian.
Neurri handiko argazkia nahi izanez gero eskatu web orri honetako kontaktua erabiliz.
|
|
|
Euskal Herriko Kros Motzeko Txapelketa Seguran 2009/02/04
|
|
Pasa den igandean Segurako belardietan Euskal Herriko Kros Motzeko eta Beterano mailako Txapelketa ospatu zen. Hasierako ibilbide berdea bizpahiru pasadekin lokaztegi bihurtu zen. Dantzaleku Sakana klubeko korrikalari ugari parte hartu zuten eta lokatzean iraulkatu bazinen bezala amaitu zuten lasterketa.
|
|
|
|
KARAKORUMEN ESKALADA 2009/01/10
|
|
2009ko urtarrilaren 16an, arratsaldeko 7etan, IORTIA Kultur Gunean, Mikel Zabaltzak emango du Karakorumen Eskaladaren erakustaldia.
Prezioa 3 €
DANTZALEKU SAKANA MENDI LASTERKETEN ATALAK ANTOLATUA
|
|
|
Antton eta Nuria Txapeldunak 2008/12/20
|
|
300 korrikalari iguruk parte hartu zuten Aktsasuko XXX. San Silvestre lasterketan, Antton Zelaia txapelduna izanda.
|
|
|
|
|
|
|
|
Triatloian federatzeko informazioa, Sakana Triatloi Taldeak emana 2008/11/28
|
|
Triatloian federatu nahi duenak honako datu hauek bidali behar dizkio Sakanako Mankomunitatean:
Izen eta Abizenak, Helbidea, NAN zenbakia, Telefonoa eta emaila.
Aurreko datuak emanda, Euskadiko Kutxan kontu zenbaki honetan: 3035 0117 36 1170005677 30€ (iaz bazkide federatua bazen) edo 70 € (berria bada) sartu behar ditu, kutxa paperan IZENAK ETA ABIZENAK paratu.
Informazioa helbide honetara bidali:
kirolak@sakana-mank.com
Informazio gehiago behar ezkero deitu telefono zenbaki honetara: 948 464 866 (Nereaz galdetu)
|
|
|
KROSAREN EGUTEGIA 2008/11/20
|
|
Krosaren egutegi ofiziala egin da. Aurten Nafarroako Kros Luzeko Txapelketa Altsasun ospatuko da. Otsailaren 15ean hain zuzen.Hortaz aparte, abenduaren 14an, Burlatan, Burlatako Krosa izango dugu, Urtarrilaren 11an, Kastejonen, Nafarroako Txapelketa Beterano mailan ospatuko da, banakakoa eta taldekakoa. Urtarrilaren 25ean, Tuteran, Nafarroako Kros Motzeko Txapelketa ospatuko da, banaka eta taldeka. Gero Altsasun, otsailaren 14an,Nafarroako Kros Luzeko Txapelketa ospatuko da, banaka eta taldeka, beti bezala.
|
|
|
|
Marokoarrak garaile Sakanan 2008/11/17
|
|
Jaouad Boualame eta Aicha Beni 9,3 kilometroko ibilbidean lehenengoak ziren.
170 partaide aritu ziren, 112k helduen frogan, Etxarrin hasi eta amaituz.
|
|
|
B/SSetik Sakana Herri Lasterketara 2008/11/10
|
|
Sakandarren sailkapena Behobian.
Datorren igandean denok Etxarri-Aranatzera.
Argazkian gutxienez 3 sakandar daude, Aitor, Pello eta Eugenio. ea aurkitzen dituzun.
|
|
|
|
Datorren igandean Behobia-Donostia lasterketa 44. edizioa da. 2008/11/04
|
|
Datorren igandean Behobia-Donostia lasterketa 44. edizioa da.
Datorren igandean garaiko froga garrantzitsuenetariko bat ospatzen da. Aurten 16.000 korrikalari inguru ibiliko dira, eta haien artean sakandar ugari, iaz ia 100 korrikalarik sakandar parte hartu genuen lasterketa honetan. Espero dezagun eguraldiak lagundu digula eta utzi digula disfrutatzen eguna zeta lasterketaz. GOGOA IZAN! korrika egiteko eta ZORTE ON!
|
|
|
Javier Nagore y Ana Casares Lakunzan garaileak 2008/10/27
|
|
Pasa den igandean, Lakuntzako Herri Lasterketaren XII. Edizioa ospatu zen. 10 kilometroko ibilbidean eguraldi ederra keta herriko giroak lagundu zieten korrikalariei.
Javier Nagore zen lehenengoa helmugan 32:51 denborarekin eta Ana Casares lehendabiziko emakumezkoa zen 36:12 denborarekin. Korrikalari ugari bildu ziren kategoria guztietakoak, eguraldi ederra eta giro bikaina. Zorionak Zabalartek klubari.
|
|
|
|
|
|
|
|
|
Asteburu honetan lasterketa ugari 2008/09/30
|
|
Asteburu honetan lasterketa asko korritu dira, haien artea Plasti-UrBasa mendi lasterketa, etxeko korrikalariekin eta kanpokoen artean hoberenaterikoak. Ander Unzurrunzaga irabazi zuen lasterketa beterano mailan, eta meritu hau ez da bakarra maila handiko korrikalaria da eta.
Hortaz aparte, Ordizian Imaz oroimenezko krosa eta Zaragozan maratoia izan ziren.
|
|
|
|
Ergoienako bira 2008/09/22
|
|
Pasa den igandean, Sakana aldeko lehendabiziko lasterketa garatu da, garai honetakoa. Lizarraga, Dorrau eta Unanuatik gora eta behera behin eta berriro bukatu arte.
|
|
|
|
Ergoienako IV Bira 2008/09/11
|
|
Ergoienako IV Bira, lasterketa denboraldia hasten da Sakanan.
|
|
|
|
FUTBOL PARTIDU HANDIA Dantzalekun 2008/06/17
|
|
Asteburu honetan, ekainaren 21ean, larunbateko 18:00etan, urteko denboraltiaren amaiera ospatzeko futbol partidua jokatuko dute eliteak helduen kontra.
Iaz Kike, Gorka, Isidro, Pitxi, Pistolas eta abar (elitea) izan ziren garaileak, aurten ikusiko dugu.
Ondo pasa eta gero afaltzera.
|
|
|
2008ko Altsasuko Milia 2008/05/29
|
|
Pasa den asteburuan Altsasuko Milia ospatu zen. Korrikalari partehartzea ona eta ikuslearena zer esanik ez, Txikiak, gazteak eta helduak nola lehiatzen diren ikusteta.
Abdelhak Sabhi-k irabazi zuen gizonezkoen mailan, 4:37 minutu erabiliz, eta hemakumezkoen artean Aicha Bani izan zen garailea, 5:21 minutu erabiliz, 1609 metroak bukatzeko.
|
|
|
|
|
|
2008ko Arbizuko Duatloia 2008/04/27
|
|
Esker ona Mikel Lakuntzari Arbizuko Udalak emana, izugarrizko beroa eta Pitxi mugarik gabe, Sakana Triatloi Taldea hirugarrena taldeka.
|
|
|
|
Dantzaleku Sakana Laredon 2008/04/07
|
|
Pasa den larunbatean Laredoko 10 Kilometroak lasterketa korritu zen. Erabat laua eta baliogarria zure marka 10.000 metrotan homologatzeko. Maila handiko korrikalariak parte hartu zuten, 29 minutu baino gutxiago behar dutenak 10 km bukatzeko horietakoak
|
|
|
XIII. ARBIZUKO DUATLOIA 2008/04/04
|
|
XIII. ARBIZUKO DUATLOIA
APIRILAREN 26AN ARRATSALDEKO 16:00etan
AURTEN ERE JO-TA-KE
|
|
|
|
LASTERKETAZ BETETAKO ASTERUBUA 2008/03/16
|
|
Aste buru honetan gure klubeko korrikalari askok parte hartu dute bai Zestoan, bai Oñatin, bai Donostian, baita Gasteizen ere. Aipagarriena Pitxiren lorpena; Francisco Javier Gomez Mendi Duatloiaren Espainiako Kopa Txapelketan bigarren postua lortu du Beterano mailan.
|
|
|
|
ORMAIZTEGUIKO LASTERKETA 2008/02/27
|
|
Pasa den igandean Ormaiztegiko Lasterketa ospatu zen Sahara Herriaren alde. Partaide ugari aritu ziren, gure klubekoak ere bai. Hemen duzue bideoa zuen burua ikusteko.
|
|
|
|
|
Beteluko Kroseko argazkiak 2008/01/21
|
|
Pasa den asteburuan Beteluko Krosan 300 korrikalari inguru aritu ziren. Jaouad Boulame eta Ana casares txapeldunak izan ziren gizonezko eta emakumezko kategorietan.
|
|
|
|
LARRAGAKO XX. ERRRGE KROSA 2008/01/06
|
|
Javad Boulame eta Raquel Llamas txapeldunak absoluto mailan atzo, Larragan.- Azken lasterketa hasi baino lehen minutu bat isilik egon ginen, 2006ko lasterketan hil zen Roberto Ezpeleta oroipenean.
|
|
|
|
|
Antton Zelaia Bigarrena Lodosan 2007/12/27
|
|
Antton Zelaia Bigarren postua lortu zuen Lodosan. Honrtaz aparte sakandar andana aritu ziren Lodosan, eta ondo gainera.
|
|
|
|
XXVII OINEZKO LASTERKETA ZUBEZTIA ELKARTEA XXIV A.BARRICARTE OROIMENEZKO KROSA 2007/12/08
|
|
Urte guztien bezala, gaur ere oinezko lasterketa ospatu da Altsasun. Eguraldia aparta lasterka egiteko eta korrikalari ugari etorri dira gertakizun honetara, 107 hain zuzen. Ibilbidea herrian bertan izan da, herri barneko zirkuari 4 buelta emanez, osoan 12,600 kilometro bete dituzte korrikalariek. Lehenengoa Juanjo Igarzabal izan da, 41 minutu eta 23 segundo kostatu zaio, bigarrena, etxekoa izan da, Antxon Zelaia, Dantzaleku Sakana Klubekoa.
SAILKAPENA IKUSGAI
|
|
|
|
|
HURRENGO LASTERKETAK, SAKANAN 2007/11/15
|
|
Hurrengo asteetan bi lasterketa izango dugu Sakanan. Igande honetan izango lehenengoa, azaroaren 18an. Sakanako Herri Lasterketa da, eta urte honetan Irañeta eta Arbizu artean izango da, 10 kilometroko luzerarekin. Bestea abenduaren 8an izango dugu Altsasun, Barrikarte oroimenezko krosa du izena, eta 12 kilometroko luzerakoa da.
|
|
|
|
|
|
|
Jorge Azanza lotura berria 2007/11/09
|
|
www.jorgeazanza.com Hau da, Jorge Azanza web orri berria. Bertako txirrindularia eta denboraldiaurrean korrikazalea. Web orri honetan egindako lasterketa guztien informazioa aurki dezakezu, baita sensazioak eta garaiko argazkiak ere. Zorionak eta zorte ona izan.
|
|
|
|
|