Dantzaleku Sakana Atletismo Kluba.: castellano :.
Dantzaleku Sakana

KLUBA

Atletismoa praktikatzen duen talde bat gara, oin-lasterketa bereziki. Denok Sakandarrak eta denon artean, ahalegin guztia batuz, atletismoaren praktika sustatu nahi dugu eta herriari bere onura luzatu.

Pentsatzen dugu, edozein kirol praktikak, forma fisikoa hobekuntzaren aparte, giza erlazioak hobetzeko izan behar duela; baita praktikatzen duenei, egoki moduan heldu lagundu ere.

ZUZENDARITZA TALDEA

» Lehendakaria: Mikel Goikoetxea Zubelzu
» Lehendakariordea: Pello Vergara García
» Idazkaria: Juantxo Azurmendi Zelaia
» Diruzaina: José Mari Trebejo

HISTORIA

Gure gizartean, oin-lasterketak betidanik izan dira aitzakiak, norgehiagokak, desafioak, apustuak egiteko, baita ikuskizunak ere. Hala esaten dute gure arbasoek.

Sociedad Deportiva Alsasua 1968an sortu zuten eta garai hartan Altsasuko atletismoa sustatu zuen.

Geroago Altsasuko Udalak Dantzaleku parajean Kirol konplexua eraiki zuen, igeri lekuak, futbol zelaia eta honen inguruan atletismo pistak. Pista hauek hasieran hautsezkoak ziren eta urte batzuk geroago gomazko geruza gorriarekin estali zuten.

Altsasuko lehendabiziko krosa 1972an korritu zen, Dantzaleku parajean. Inguru honetan badaude bidexka nonahi, korrika egiteko leku aparta, haritz zaharrek haizeaz eta eguzkiaz babesten zaitu eta.

1992an korrika zale talde batek atletismo bultzada bat ematea erabaki zuen. Beraien aisialdian, atletismoari bakarrik zuzendutako erakunde bat sortu zuten, eta horrela sortu zen Dantzaleku Altsasu Kluba. Garai hartan Altsasuko eta gerturik dauden herriko kideekin osatuta zegoen eta.

Urte batzuk geroago Dantzaleku Sakana izena hartu zuen. Izen honekin errealitatea hobeki irudikatu zuelakoan eta bere partaidetza hobeki ordezkatzen zuelakoan. Garai hartan eta gaur Sakana osoko kideak ditu eta.

Argazkian ikus dezakezuenez korrikalariak herri askokoak ziren, Olaztiarrak, Altsasuarrak, Urdintarrak, Iturmendiarrak, Etxarriarrak eta Ergoienatarrak.

MENDI SAILA

Azken urteotan mendi lasterketarako ageri den zaletasuna ikusita, eta korrikalari Sakandarrek izaten duten partehartze nabarmena ikusita, gure klubak bere iharduerak zabaltzea erabaki zuen, mendi lasterketa iharduera berea eginez. Honela izanda, 2007/2008 denboraldian gure korrikalariek klub Dantzaleku Sakana izenarekin federa dezakete, eta horretaz onura lortu dezakete.




 
 

Laguntzaileak:

Caja Laboral Piensos Unamuno
  Dantzaleku Sakana | Erkuden, 8 | 31800 Altsasu Nafarroa | kontaktatu  
Aldor Internet aldor | internet diseinu eta web programazioa