|
Diluziozko gene gainartzaile bat, hiru kolore izeneko genekin nahasiz gero, Blue Merle koloreko collie arrazako kumeak sortu ohi ditu, eskuarki URDINAK izenaz ezagutzen direnak.
Kolorea gris-urdina da orban beltzekin eta Hiru kolorearen marka kanela berberekin.
Ez da gomendagarria bi urdin gurutzatzea. Kumeek aita eta amaren diluziozko gene gainartzailea heredatu dezakete. Hori horrela, kolorea gutxitzen da ia desagertzeraino duplex genearen eraginez. Muturrak eta hankek ez dute pigmentaziorik. Gurutzeak kalte handiak sorrarazi ditzake entzumenean eta ikusmenean. Ez da komenigarria gurutze hau egitea geneen jatorria zein den jakin gabe (txakur-hazle adituak).
|