IBILERA / MUGIMENDUA
Mugimendua arraza honen ezaugarri bereizgarria da. Mugimendu egokiak dituen txakurrak ezin du sekula izan ukondoak kanpora aldera; hala ere, mugitzen denean aurreko hankak bata bestetik oso gertu eramaten ditu. Guztiz arbuiagarria da, txakurra oinez doala, gorputz-adarrak luzetara edo alboetara gurutzatzea eta gorputza balantzaka eramatea.
Atzeko gorputz-adarrak, eseki-lekuetatik behera paraleloki mugitu behar ditu baina ez oso gertu bata bestetik. Alboetatik begiratuta, mugimendua bildua da. Atzeko gorputz-adarrak gogorrak dira eta bultzada handia ematen dute. Desiragarria da pauso luze samarrak eta arinak ematea eta ahalegin berezirik egin behar izan gabe.
BURUA ETA BUREZURRA
Buruaren ezaugarriak oso garrantzitsuak dira eta txakurraren garaieraren araberakoak izaten dira. Burua, aurretik edo alde batetik begiratuta, ondo marraztutako ziri baten itxura du, nabarmenki moztua eta ingerada leunekoa.
Burezurra zapala da. Burezur-aurpegien ardatzak apurka-apurka fintzen dira belarrietatik hasi eta sudur-puntaraino. Masailak goratu gabeak dira eta muturra zapala. Soslaitik begiratuta, burezurraren eta muturraren goialdeak luzera bera duten bi lerro zuzen paralelotan daude, hauteman daitekeen stop edo sakonune arin batek bananduta.
Begien barne-angeluaren erdian kokaturiko puntuak (ondo jarritako stop baten erdia) buruaren luzeraren oreka markatzen du. Muturra fin eta biribildutakoaren amaiera moztua da, baina sekula karratua. Beheko masaila sendoa eta ondo delineatua da. Burezurraren altuera neurrikoa da (bertikaletik hartuta). Sudur-punta beltza da beti.
BEGIAK
Oso ezaugarri garrantzitsua da. Txakurrari gozo-itxura ematen diote. Ertainak dira (sekula oso txikiak), lapranak eta almendra-itxurakoak. Marroi ilunak dira, zozo-urdin motakoen kasuan izan ezik, azken hauek begiak urdinak edo urdinez pikartatuak baitituzte (biak edo bat, edo biren zein baten zati bat). Azkar-itxura du eta begirada bizia erne dagoenean.
BELARRIAK
Belarriak txikiak dira, bata bestetik ez oso gertu eta ez oso urruti, burezurraren goialdean. Txakurra geldi dagoela, atzean daude, baina erne dagoenean, aurreko alderantz zuzentzen ditu eta erdi- tente eramaten ditu, hau da, gutxi gorabehera belarriaren lehenengo bi herenak erdi- tente eta goiko herena aurreko alderantz eroria, horizontaletik behera.
MASAILEZURRA ETA HORTZAK
Hortzak handiak dira eta masailezurrak sendoak. Hortzeria sendoa eta osoa. Artaziek bezala egiten du hozka, hau da, goiko ebakortzen barnealdeak beheko ebakortzen kanpoaldea ukitzen du, masailezurrekin angelu zuzena osatuz.
LEPOA Gihartsua, sendoa, luze samarra eta behar bezala okertua.
AURREKO GORPUTZ ADARRAK
Bizkarralde laprana eta ondo eratua dauka. Gorputz-adar zuzenak eta gihartsuak, ukondoak pixka bat baino ez daude atxikita gorputzari. Hezurrak biribilak dira eta garapen ertainekoak.
ATZEKO GORPUTZ ADARRAK
Izterrak gihartsuak dira, ondo definituak eta sendoak. Eseki-lekuak ondo jaitsita daude eta indartsuak dira.
OINAK
Obalatuak dira eta kuxin gogorrak dituzte. Behatzak kakotuak dira eta elkarren ondoan daude. Atzeko oinak ez dira hain kakotuak.
BUZTANA
Buztana luzea da, eta eseki-lekuetaraino gutxienez jaisten da. Txakurra geldi dagoenean beherantz eroria eramaten du, baina batzuetan gorantz egiten du punta aldean; urduri dagoenean, berriz, alaitasunez mugitzen du, eta ez du sekula bizkar gainean eramaten.
ILEA
Gorputzari atxikita dago eta oso sarria da. Kanpoko ilajea lisoa eta latza da. Barneko ilajea leuna da eta hain sarria non ia azala estaltzen dion. Zurdan eta bularrean ile ugari du. Muturrean eta aurpegian lisoa da. Belarrien puntetan ere bai eta haien oinarrietan luzetxoagoa.
Ilea luze samarra da aurreko gorputz-adarren aldean. Atzeko eseki-lekuetan luzea eta lisoa da. Buztana iletsua da.
|