 |
Martinberika baserria toki paregabean dago, Sakanako bailaran, paisaiaren eta naturaren ikuspuntutik izugarrizko interesa duten Aralar eta Urbasa mendien artean.Inguruan honakoak bisita ditzakegu:
Mendukiloko kobazuloak, Plazaolako Bide Berdea, oinez edo txirrindulaz egiteko diren ibilbide desberdinak eskaintzen dituena, Aralarko San Migel Santutegia, Trikuharrien ibilbidea, Haritz bitxien ingurunea, Pilatosen Balkoia eta Urederrako iturburua Urbasan, Larraun ibaiaren iturburua.
Halaber, euskal kostaldeko herri eta hondartzak bisita daitezke, autobiaz gutxi gorabehera 35 minutura.
Halaber, interes handiko tokia da mikologia maite dutenentzat.
|
|