 |
Bertan honako jarduera hauek egiteko aukera izango duzu:
Mendi-ibiliak Aralar eta Urbasa mendietan (seinaleztaturik daude), Ibilaldiak bizikletan bailaran zehar, edonorendako egokiak, Ibialdiak zaldiz, bailaran dauden bi hipiketan, Basoko produktuen bilketa (zizak, gaztainak, basaranak, etab.), Parapentea, Paintballa.
Halaber, 35 minutura, uretako jarduera desberdinekin gozatzeko parada izango dugu euskal kostaldeko hondartzetan.
Sakanan badira bi artisau-produktuak nahitaez probatu beharrekoak:
- Idiazabal jatorrizko izendapena duen gazta, latxa ardiaren esneaz egina.
-Txistorra, txerrikiaz egina, erreta edo frijituta jaten den hestebetea.
|
|