|
Sakana, naturaz gozatzeko eskualde ezinhobea da, paseatzeko toki aparta, pago eta haritzez inguraturik. Mendi-ibiliak egiteko ingurune paregabea da eta Gipuzkoako kostaldetik oso gertu dago.
|
|
Aralar mendia
Paisaia harritsua, belar berdea eta pagoak eta haritzak nagusi dira Aralarren. Iribasko eta Irañetako iturburuak ere bertan daude. Bailarako bista paregabeez goza daiteke Santutegitik begiratuta.
Halaber, honako toki hauek bisitatu daitezke: Astizko Mendukilo kobazuloak, Plazaolako Bide Berdeak, Lareoko urtegia, Aralarko trikuharriak, Atako bailara, Artetako museo etnografikoa, etab.
|
|
Urbasa-Andia Parke Naturala
Pago, hagin eta ipuruekin batera, mendi-larreak daude. Han bazkatzen egoten dira behor eta ardiak. Bertan honakoak nabarmentzen dira: Iturrien Ibilbidea, Artzainen Ibilbidea, Urederrako sorburua…
|