La Radiestesia es la moderna denominación de un arte tan antiguo como el mundo: el "arte de los zahoríes" o de los adivinos de cosas ocultas, pero sobre todo, adivinos de corrientes de agua subterráneas y energías telúricas.[ + info ]
Kinesiologia aplikatua
Kinesiologia aplikatua diziplina diagnostikoa eta terapeutikoa da eta gaixoaren azterketa holistikoan oinarritzen da. Kinesiologiak, eskuz egindako azterketaren bidez, noxa patogena bakoitzaren azterketa egiten du (konstituzionala, psikikoa, kimikoa, fisikoa, biologikoa, giroarena). Ondoren, aurkitutako noxa patogenoak tratatzeko duen premia baloratzen da.
Gainera, gaixo bakoitzari komeni zaion terapia ezartzeko aukera ematen digu kinesologiak.
Osteopatia
Osteopatiaren arabera, gorputzaren desoreka orokorra dago min fisiko guztien oinarrian (giharretako edota hezurretako mina, min organikoa, etab.).
Osteopatia, lehenik eta behin, arazoa zerk sortzen duen bilatzen saiatzen da, gorputzaren oreka eta, ondorioz, organismo osoarena lortzeko.
Osteopatía Pediátrica
Al tratar a un recién nacido, nos encontramos ante un ser que debe madurar. La osteopatía pediátrica ayuda al recién nacido en su proceso de desarrollo y con posibles problemas surgidos durante el parto.
Kirol masajea
Masaje hau kirolariei zuzendua dago eta kirolariak ahalik eta etekinik handiena ematea du helburu.
Masajea norgehiagokaren aurretik eta ondoren ematen da eta haren helburua da kirolariak ahalik eta lesio gutxien izatea eta ahalik eta etekinik handiena ematea.
Hesgailu funtzionalak
Hesgailu mota hauek mina eragiten duten mugimenduak mugatu edota geldiarazten dute. Aldiz, minik ematen ez dituzten mugimenduak egitea ahalbideratzen dute. Hori dela eta, oso gomendagarriak dira kirolarientzat, lesiorik ez egiteko edota giharren lasaitzeak zein hausturak sendatzeko, etab.
Masajea
Milaka urteko teknika honi esker, aukera dugu jarrera desegokiek, lesioek etab. eragindako kontrakturak sendatzeko.
Odol motaren araberako elikadura
Dieta honek pertsonaren odol mota hartzen du kontuan jakiteko zein diren pertsona bakoitzak metabolizatu ditzakeen elikagaiak eta zein ez, elikadura orekatua lortzeko.
Haren arabera, odol mota bakoitza gizakiaren eboluzioaren etapa zehatz batean sortu zen.
Egokitze neurologikoa
Artikulazioetako lesio manipulagarrien tratamendua. Tratamendua ez da traumatikoa eta klinikoki oso segurua da, izan ere, eskuz egindako egokitzeak berezko dituen aldakortasuna saihetsi eta ezegonkortasunerako arriskua gutxitzen du (eskuzko bortxaketetan batzuetan ematen dena). Gainera, erabat ezabatzen du gaixoak, aurrerapenaren bitartez, sortu eta pairatzen dituen deserosotasuna, eragozpena eta beldurra.
Bach loreak
Metodo honen arabera gaixotasunaren jatorria emozio-egoeran bilatu behar da eta, beraz, gaixotasuna egoera hori desorekatua denean sortzen da.
Lore hauek aho bidez hartzen dira eta lore bat edo beste ematen zaio gaixoari haren gogo-aldartea kontuan hartuta.